1. IKT eskubideen dibulgazioa: IKT eskubideen dekalogoa
Arartekoaren iritziz ezinbestekoa da herritarrek Administrazioarekin izan beharreko harremanetan IKTen erabilera sustatzeko ekimenak egitea, baita eremu zehatz honetan dituen eskubideez kontzientziatzea eta horien berri ematea ere; hori dela eta, garatu dugu Herritarrek herri administrazioekin bitarteko elektronikoen bidez harremanetan egoteko dauzkaten eskubideen dekalogoa. Tresna honen bidez arauan konfiguratutako eskubide bakoitza banaka-banaka aztertzen da eta hizkuntza eta formatu dibulgatzailea erabiltzen ahalegindu gara. Horrela eginda, eskubide horiek hobeto ulertuko eta hedatuko direla uste du Arartekoak hori guztia 11/2007 Legea, ekainaren 22koa, Herritarrek zerbitzu publikoetara sarbide elektronikoa izateari buruzkoa dela eta (ikus II. kap. 13.IV. atala).
Are gehiago, Orange Fundazioak IKTei buruz egindako azkeneko Txostenaren arabera, Euskadi da IKTeen erabilera gehien sustatzen duen autonomia-erkidegoetako bat eta, oro har, arlo honetan aurreratuenetako bat ere bai. Ez dago zalantzarik IKTei buruzko eskubideak eta erabilera eskutik joan behar direla.
Horren adibide dugu IKTek 2010ean Euskadiko BPGaren % 3,2 sortu zutela (Eustatek egindako azterketa).